XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer egiten dute atso ta agure oiek emen? esan zion Maritxu bere amagiarrebari.

Denok oien eder egiten ibili bear al degu?

- Ai zer nolako ateraldia!

Emen ez dago agure ta atsorik, seme-alaba sail baten gurasoak dira ta.

Duten guzia etxe oni eman diote, eta fameli on bat azi ere bai.

Bizitzaren legea, eziñera etorri zaizkigu.

Baiña Jainkoak deitu arte gurekin bizi bearra.

Aurrekoei berak begiak itxi zizkieten, eta guk auei.

Baiña zalantza gaiztoa daukat, etxe ontan guri itxiko dizkigutenik ez ote diran izango erantzun zion Maritxuk.

- Oiek ez baleude, lasai biziko giñake gu emen.

- Etxe ontan ez gera elkarri bultzaka bizi.

Beste amarrentzat badago lekua.

- Bai; baiña gauza askoren palta.

- Ezeren paltarik ez daukan famelirik ez dago munduan, danik eta aberatsenak izanta ere.

Gu, berriz, beartsuak gera.

Daukagunarekin moldatu bear.

- Baina ao gutxiagorekin geiago tokatuko litzaiguke.

- Zer esan nai didazu orrekin?

- Oien lekua Erruki-etxea dala, ta oiek jaten dutenarekin gu obeto biziko giñakela.

Besterik ez.

- Jesus!

Laxter asi zera zu etxe au naasten.

Oien etxean bizi zerala ez al dakizu?

- Badute gazteagoei uzteko ordua.

- Zuri alegia.

Ez al gaude gu aurretik?

Sar zaite zure lanetan.

Ondo egitezkero, badaukazu non joa.

Utzi aita-ama xaar auek nere esku.

Zaartzeak bere ezin ta nekeak baditu.

Gure txarkeriz ez ditzaiegun oraindik geiago azi.

Gure maitasuna merezi dute.